politika

Txomin Ziluagari omenaldia egingo dio ezker abertzaleak igandean

Ezker abertzaleko "ekintzaile komunista, iraultzailea eta abertzale petoak" bere bizitza osoan zehar egindako ekarpen politiko eta ideologikoa aitortu eta elkartasunean oinarritutako izaera pertsonalari gorazarre egiteko, ekitaldia egingo du igande eguerdian Bilboko EHUren Paraninfoan.

Aitziber Laskibar Lizarribar.
2012ko abenduaren 12a
13:14
Entzun

Urriaren 24an zendu zen Txomin Ziluaga Arrate militante historikoa (Erandio, 1939-2012). "Urteetan jarduera politikoaren lehen lerroan ibili den ezker abertzalearen figura enblematikoa izan da" ezker abertzalearen hitzetan; "garai zailenetan bere tinkotasuna eta adorea" erakutsi duena. Horixe aitortu nahi dio, azken uneraino "bidailagun zintzoa" izan duenari.

Hasi-ko idazkari nagusi, HBren sortzaile, Eusko Jaurlaritzan legebiltzarkide, eta Espainiako Kongresuan diputatu izana da Ziluaga, besteak beste. Tortura eta espetxea ezagutu zituen, eta elkarrizketaren defendatzaile sutsua izan zen beti. Borroka sozialean aintzindari, eta sozialismoa egunero lantzearen aldekoa. "Eredu" hori aitortu eta omenduko du igandean ezker abertzaleak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.