Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalaren iritziz ez da egokia Bilboko Txori Barrote konpartsako kideen aurkako kasuan auzitegi horretako Penaleko Sekzioak emandako absoluzio epaia, eta erabakiaren kontra kasazio helegitea aurkeztu du Auzitegi Gorenean.
2008ko Aste Nagusian beren txosnan euskal presoen argazkiak jarri zituztelako epaitu dituzte Gurutze Olagorta, Aitziber Urrengortxea, Borja Irizar eta Alexander Zuluaga, "terrorismoa goratzea" egotzita. Arestian esan bezala, lau lagun horiek epaitu dituen epaimahaiak zigorgabetu egin ditu lau lagunak, presoen argazkiak erakusteak ez duelako ezinbestean "terrorismoa goratzen" denik esan nahi, baizik eta ulertu du kasu horretan sakabanaketaren salaketa egiteko erabili direla. Erabilera hori zilegitzat jo du Auzitegi Nazionalak.
Auzitegi bereko Fiskaltza, ordea, irizpide horren kontra agertu da, eta Txori Barroteko kideek argazki horiek jartzean "terrorismoaren goratze garbia" egin zutela argudiatu du.
Politika
Txori Barroteko kideen absoluzioaren aurka helegitea aurkeztu du Fiskaltzak
Auzitegi Nazionalaren epaiaren aurka, presoen argazkiak erakustea "terrorismoaren goratze garbia" dela argudiatu du. Espainiako Auzitegi Gorenera eraman du absoluzioaren aurkako ekimena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu