Txorierri eta Mungialdeko Bizkaibusen lineak kudeatzen dituen enpresan aurreakordioa lortu dute langileen ordezkariek eta enpresarenek. Orain, beharginek eurek berretsi beharko dute. Horretarako, batzar bat egingo dute 11:00etan, eta beste bat 17:00etan.
CCOO eta UGT sindikatuetako ordezkariak izan dira enpresaren proposamena onartu dutenak. Hiruna ordezkari ditu sindikatu bakoitzak. ELAk, LABek eta USOk, berriz, bana dute. ELA sindikatuak gogor kritikatu du akordioa, euren arabera ez duelako bermatzen enplegua ez dela amortizatuko. Hain zuzen ere, hori izan da mobilizazioen aldarrikapen nagusia.
Enkarterri eta Bizkai barnealdeko lankideek, berriz, lanuzteekin jarraitzen dute. Gaur, 17:30etik 20:30era egingo dute bigarren geldialdia.