Txosna batean lan egiteagatik deklaratzera deitu dute herritar bat

«Terrorismoa goratzea» leporatu diote Guardia Zibilaren txosten batean oinarrituta

Erredakzioa
Iruñea
2010eko abenduaren 16a
00:00
Entzun
Euskal presoen eskubideen aldeko pankartak zituen txosna batean lanean aritzeagatik herritar bat deitu dute deklaratzera Nafarroako Probintzia Auzitegian. Guardia Zibilak eginiko txosten batean oinarrituta, Jose Jabier Sestorain Leitzako (Nafarroa) herritarrari «terrorismoa goratzea» leporatu diote.

AAM Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez, auzitegia ikertzen ari den gertakariak Leitzako 2010eko jaietan du jatorria. Guardia Zibilak festa batzordeak jarrita zuen karpa batera joan eta bertan zeuden euskal presoen eskubideen aldeko pankartei argazkiak atera ondoren, sukaldari lanetan ari zen Jose Jabier Sestorain identifikatu egin zuen. Gertakari hori dela eta, polizia etxean deklaratu zuen Sestorainek, abokatuarekin batera. Nafarroako Auzitegiak, baina, inputatu gisa deklaratzera deitu du, «terrorismoa goratzea» leporatuta.

Atzo eginiko saioan herriko kideen babesa jaso zuen Sestorainek. Epaitegian atarian 35 lagun inguru bildu zen Jai herrikoien alde. Kriminalizaziorik ez lelopean. Era berean, Leitzako Udalak mozio bat onartu zuen herenegun Sestorainen aurkako auzia bertan behera geratzeko eskatuz.

Gose greba Gernikan

Gernikan (Bizkaia), herritar talde bat gose greba egiten ari da euskal presoen eskubideen alde. Herenegun hasi zuten baraualdia, eta hainbat eragileren babesa jaso dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.