Txosnak

Txosnetan jasotako «mehatxu faxistak» salatu dituzte Leitzan, elkarretaratze batean

150 bat lagun elkartu dira Faxismoari stop lelopean. Pintura gorria bota zuten txosna batera, eta herritar baten aurkako mehatxuak ere agertu ziren.

Elkarretaratzea, gaur, Leitzan. LEITZAKO TXOSNA BATZORDEA.
2022ko abuztuaren 18a
21:47
Entzun

Festetan txosnetan «eraso eta mehatxu faxistak» jasan dituztela salatu dute 150 bat herritarrek Leitzan (Nafarroa), hango Txosna Batzordeak antolatutako elkarretaratzean. Faxismoari stop leloa zeraman pankartaren atzean bildu dira arratsaldean.

Txosna Batzordeak azaldu duenez, abuztuaren 9an jaso zuten lehen erasoa, festak hastear zirela. Muerte a los terroristas [«heriotza terroristei»] mezua agertu zen txosna batean idatzita, eta pintura gorria ere jaurti zuten. Festetan ez zen halako beste gertakaririk jazo, baina abuztuaren 15eko gauean, beste mezu bat agertu zen, oraingoan zehazki herritar bati zuzendutako mehatxuekin.

Mehatxua jaso duen herritarrari eta haren familiari babesa agertzeaz gain, «Euskal Herriari hainbestetan eraso dion eta erasoan jarraitzen duen faxismo espainiarra» salatu dute: «Guk argi dugu ez dugula eraso faxistarik onartuko, eta horrelakoak berriro gerta ez daitezen borrokan jarraituko dugula».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.