GIZARTEA

Txuletak era bertikalean erretzeko parrilla bat sortu dute

Produktuaren sortzaileen esanetan, Irrintzi parrillak abantailak besterik ez ditu: leku gutxi behar du, ez du kerik botatzen eta elikagaiak modu egokian edo hobean mantentzen ditu. Oraindik ez dute merkaturatu.

jon eskudero
2013ko otsailaren 27a
11:13
Entzun

Txuletak era bertikalean eta kerik bota gabe erre ahal izateko parrilla sortu du Andoaingo (Gipuzkoa) enpresa batek: Irrintzi parrilla. Parrilla elektrikoa da, erresistentzia bidez funtzionatzen du, eta abantaila besterik ez du eskaintzen, Angel Rubio produktuaren sortzaileetako baten esanetan: "Bizilagunak ez kexatzeko asmakizun paregabea da, ez duelako kerik botatzen. Horrez gain, leku gutxi behar du, eta elikagaian modu egokian edo hobean mantentzen ditu". Parrilla kaxa moduko bat da, metro erdi ingurukoa —tamaina guztietakoak egiten ari dira orain—. Kaxaren barruan, alde banatan, erresistentziak jarri dituzte, janaria berotzeko. Hortaz, produktua era bertikalean sartu eta kito: "Oilasko bat egiteko 25 minutu inguru behar ditu, gehiago ez".

Bizilagunen kexak zirela eta sortu zitzaien ideia: "Keagatik beti bronkaka ibiltzen ginen. Orain amaitu dira liskarrak. Produktu honi esker kerik gabe egiten dugu janaria, eta bikain gainera". Produktua ikusi duen jendea harrituta geratu dela dio Angel Rubiok. Dena den, oraindik ez dute parrilla merkaturatu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.