Euskal presoak

Txuma Puy presoa behin-behinean aske geratu da

2007ko martxoaren 17a
13:36
Entzun
Txuma Puy presoa behin-behinean aske da atzo iluntzetik. Frantziak otsailean Espainiaren esku utzi zuen eta harrezkero Soto del Real (Espainia) espetxean zeukaten preso.

Puy 1999ko martxoan atxilotu zuten eta ordutik Frantziako kartzeletan egon da.



Bestetik, Asier Larrinaga eta Garikoitz Etxeberria atzo utzi zituen Frantziak Espainiaren esku eta, Askatasunak esan duenez, "mehatxatuak eta ilegalki galdekatuak" izan ziren biak Espainiako Poliziaren aldetik. Urtarrilean atxilotu ziutuzten, Azkainen (Lapurdi), ETAkoak direlakoan. Frantziako Estatuan epaitu gabe Espainiaratu dituzte; horrelako lehen kasua izan da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.