Txupinazoko istiluekin lotuta, hamar pertsona atxilotu ditu Udaltzaingoak

Ikurrina eta presoen bandera zabaldu zuten herritarrei agintarien aurka atentatua egitea leporatu diete

Erredakzioa
Iruñea
2011ko otsailaren 3a
00:00
Entzun
AAM Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez, gutxienez hamar pertsona atxilotu zituen atzo Iruñeko Udaltzainak. Horietatik hiru adingabekoak dira, eta atzo arratsaldean utzi zituzten aske; beste lau gazte ere aske geratu ziren epaileen aurretik igaro ostean, baina hamabostean behin epaitegietara aurkeztu beharko dute. Gainontzekoak gaur goizean pasatuko dira Iruñeko epaitegiko epailearen aurretik. Berri agentziek zabaldutako informazioaren arabera, atxilotuetako bat Txelui Moreno ezker abertzaleko kidearen semea da.

Iruñeko Udalaren arabera, iazko sanferminetako txupinazoan udaletxeko plaza inguruan izandako istiluekin lotu dituzte hamar atxilotuak. AAMren arabera, kale istiluetan parte hartzea eta agintarien aurka atentatua egitea leporatzen diete. Erakunde horrek informatu duenez, hamahiru lagun egon daitezke inputatuta.

Iruñeko udaletxe plazan ikurrina eta euskal presoak Euskal Herriratzeko eskatzen duen bandera bat zabaltzen saiatu ziren herritar batzuk. Hori eragozteko, udaltzainek pertsona horien aurka jo zuten. Udalak dio gertakarien inguruko informazio gehiago ez zabaltzeko agindu duela epaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.