Sanferminak

Txupinazora ikurrina eramateko eskubidea errespetatzeko eskatu dio Bilduk Iruñeko Udalari

Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia udaletxean izango dela iragarri du koalizioak.

Berria.info
2011ko uztailaren 2a
18:17
Entzun

Asteazkenean hasiko dira sanferminak Iruñean, eta Bilduk gaur txupinazoaren ekitaldira ikurrina eramateko eskubidea errespetatua izateko eskatu dio udalari. Azken urteetan udaltzainak plazako sarreretan aritzen dira ikurrinak kentzen, eta iaz istilu larriak izan ziren, plaza jendez beteta zegoenean indarrez sartu eta ikurrina handi bat kendu zutenean. Istilu horien harira, epaiketa egin berri da Iruñean, hainbat gazte auzipetu zituztelako.

Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia txupinazoan udaletxean izango dela iragarri du Bilduk.  Gainera, errespetua esparru guztietara eramateko deia ere luzatu die herritarrei, eta genero indarkeriari aipamena eginez, ezetz ezetz dela azpimarratu dute. Gainera, Astelehen Lilak kolektiboarekin bat egin du, eta uztailaren 7an Nagore Laffage gogoan izateko ekitaldi bat egitearen alde agertu da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.