Txurdinagako kiroldegiaren konpontze lanen txostena eskatu du EH Bilduk

27 urteko langile batek lan istripua izan zuen atzo, frontoiaren teilatua konpontzen ari zela erorita.

2014ko apirilaren 24a
14:36
Entzun

Bilbao Kirolak udal sozietateari egindako eskaeraz gain, Helena Gartzia zinegotziak Bilboko Udalari eskatu dio "bere esku dagoen guztia" egin dezala, gertaera "tamalgarria" argitzeko eta halakorik berriro ez gertatzeko. Gainera, Gipuzkoako Aldundiak Antzuola-Bergara errepideko lan istripuan hartu zuen jarrera bere egiteko eskatu dio: "Irregulartasun susmorik agertzen bada, kautelazko neurri gisa, enpresa lanetatik kanpo gelditu dadila".

Ohar bidez, koalizioak elkartasuna adierazi die larri zauritutako langileari eta haren senideei.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.