gizartea

Txus Congil hil da

Askagintza elkartearen sortzaileetako bat izan zen. Gaixorik zegoen duela bi urtetik. Gaur goizean zendu da, Etxarri Aranatzen. 58 urte zituen.

2011ko otsailaren 14a
20:09
Entzun
Txus Congil Askagintza droga mendekotasunen fenomenoaren normalizazioaren aldeko elkarteko kidea hil da gaur goizean, Etxarri Aranatzen, gaixotasun baten ondorioz. 58 urte zituen. Bi urte baino gehiago egon da gaixorik. Askagintzaren sortzaileetako bat izan zen.

Hezitzailea zen, eta, besteak beste, Hernaniko udal teknikari lanetan jardundakoa. Hernanikoa bertakoa zen.

"Alkohola, tabakoa eta botikak araututa daude, baina guk arazo pertsonal edota sozial bat baldin badugu, ez du legeriak soilik konponduko. Egun daukagun sistema zigortzaileak, lagundu baino gehiago, oztopatu egin du droga mendekotasunaren aurka egin den lana", zioen duela urte batzuk elkarrizketa batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.