Askatasunak jakinarazi duenez, goizeko bederatzietan irten zen Txus del Bado Albaceteko espetxetik. Sondikarra 1998ko ekainean atxilotu zuen Ertzaintzak lehen aldiz. Bost urteko espetxe zigorra ezarri zioten. Ondoren Del Badok 8 milioi pezetako bermea ordaindu zuen eta 1999ko maiatzean utzi zuten aske.
Askatasunak emandako datuen arabera, hiru urte geroago,2002ko maiatzean hain zuzen, Espainiako Auzitegi Nazionaleko 3.epaitegiaren aginduz berriro atxilotu zuten epaileak ezarritako bost urteko zigorra bete zezan.
2002ko polizia operazio hartan bestea hainbat lagun ere atxilotu zituzten: Carlos Garrido, Juan Mari Toquero eta Alfredo LlorenteSopelan; Irene Mata eta José Angel Matienzo Karrantzan; Mila Etxeberria Erandion; Andone Soldevilla Bilbon eta Joxe Blanco Laudion.
Askatasunak jakinarazi duenez, "lehen aldiz atxilotu zutenetik sakabanatua izan dute" hainbat espetxeetan: Carabanchelen, Navalcarneron, Soto Del Realen, Valdemoron eta Albaceten.
Presoak
Txus del Bado euskal presoa larunbatean geratu zen aske zigor osoa bete ondoren
Joan den larunbatean, maiatzak 20, aske geratu zen Txus del Bado euskal preso sondikarra. Espainiako Auzitegi Nazionalak ezarri zion bost urteko espetxe zigor osoa bete ostean utzi dute aske.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu