Gaixotasun larri eta sendaezina izan arren oraindik ere preso dauzkaten euskal presoetako bat da Txus Martin. Basauriarra libre uzteko eskatzeko hainbat mobilizazio egiten ari dira azkenaldian, eta atzo ere egin zuten bat. Bilboko Justizia Jauregiaren aurrean elkarretaratzea egin zuten hainbat lagunek.
Datozen egunetan mobilizazio gehiago ere egingo dira gauza bera eskatzeko. Esate baterako, bihar eguerdian hasi eta igande eguerdira arte 24 orduko elkarretaratzea egingo dute Bilbon, Plaza Biribilean. Hori amaitutakoan, manifestazioa egingo dute, 12:30ean abiatuta.24 ordu horietarako egitaraua ere antolatu dute, eta, elkarretaratzeaz gain, hitzaldiak, sinadura bilketak, bideo emanaldiak, bertso saioak, eta abar ere egingo dituzte.
Txus Martin askatzeko eskatuz, 24 orduko elkarretaratzea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu