euskal presoak

Txus Martin presoak zainak moztu ditu, eta osatzen ari da

Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren arabera, "espetxean bizi duen muturreko egoerak" bultzatu zuen horretara irailaren 25ean.

2010eko urriaren 1a
17:45
Entzun
Txus Martin Hernando (Basauri) euskal presoak zainak moztu dituela jakinarazi du gaur Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM), eta osatzen ari dela. "Espetxean bizi duen muturreko egoerak" bultzatu zuen horretara irailaren 25ean, AAMk dioenez. "Zauriak osatu zizkioten, baina isolamenduan daukate oraindik; kartzelak harenganako jarreran ez du aldaketarik egin". Familiak presoarekin egoteko aukera izan du, hasieran eragozpenak izan arren. Aix Luynes espetxean dago apiriletik.

Martin Hernandok bederatzi urte daramatza preso Frantzian, "eta horietako bost urtetan erabat bakartuta eduki dute. Laurence le Vert epaileak oso bisita gutxi onartu dizkio urteotan. Bakartze egoerak eta bere aurkako jarrera ankerrak arazo psikologikoak sortzen dizkio, eta tratamendu gogor bat jartzen diote. Medikazioak denboraren kontrolean eta oroimenean hutsuneak sortzen dizkio".

2002ko urtarrilean atxilotu zuen Frantziako Poliziak, ETArekin harremana zuelakoan. Joan den apirilaren 23an bete zuen Frantziako epaitegiek ezarri zioten zigorra, eta Espainiaratzean torturak jaso zitzakeela-eta 23 eguneko gose greba egin zuen -azken egunetan erietxera eraman zuten-.

Kartzelako egoera salatzeko asmoz, irailaren 20an berriro hasi zuen gose greba.

AAMk espetxe politika salatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.