Txus Martin presoaren egoera salatzeko elkarretaratzea egingo dute bihar

2012ko urtarrilaren 20a
15:40
Entzun

Txus Martin euskal presoaren egoera salatzeko, Gernikako Akordioko eragileen ordezkariek elkarretaratzea egingo dute bihar 11:00etan, Zaballako espetxean.

Etxeratek Euskal presoen egoera, hobetu beharrean, sarri okertu ere egin dela salatu zuen atzo, are gehiago gaixo dauden presoen artean. Gaixo dauden presoen artean dagoTxus Martin, "osasun egoera larriena duen presoa". Martinek nahasmen eskizo-afektiboa du, gaixotasun larria. Zaballako espetxean dago, Araban. 

Joseba anaiak atzo kontatu zuenez, bere osasun egoerak okerrera egin du azkenaldian. "Orientazioa galduta ere etortzen da bisitetara; hitz egitean, koherentziari eustea kosta egiten zaio, eta egun osoa ia lokartuta ematen du. Ziegan berekin dagoen kideak esan behar izaten dio bazkaltzera joan behar duela ere". 

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.