Txus Martinez presoa oraindik bakartua dute, eta haren egoera salatzen ari dira

Bere buruaz beste egin nahi izan zuen irailean, eta, hobeto badago ere, bakartuta daukate orduz geroztik

Erredakzioa
2010eko urriaren 12a
00:00
Entzun
Txus Martinez euskal presoa joan deneko hilabetean bakartuta daukatela salatu du AAM Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Irailean bere buruaz beste egiten saiatu zen Martinez, eta bakartu egin zuten. AAMk dio orain hobeto dagoela, baina oraindik ere barkatuta daukate. Haren egoera salatzeko, ekimenak hasi dituzte jaioterrian, Basaurin (Bizkaia), eta dei egin dute espetxera eskutitzak bidaltzeko. Aix Luynes kartzelan dago Martinez, Marseillan (Frantzia).

Espetxean «bakartuta egoeteak eta jazarria izateak» eraman zuen Martinez bere buruaz beste egiten saiatzera, AAMren esanetan. Zainak moztu zituen, irailean. Harekiko elkartasunez, gaur argazkia ateratzekoa dute Basaurin, jaietan direla baliatuta. Gainera, etzi martxa abiatuko dute espetxera. Etzidamu han izatea espero dute. Bestalde, AAMk dei egin die herritarrei gutunak idatz ditzaten espetxera, presoaren egoera salatzeko eta zuzendariari konponbidea eskatzeko.

Sei lekualdatze 16 hilabetean

Igor Alvarez presoaren egoera ere salatu du AAMk. Bi urteko espetxe zigorra ezarri, eta iazko ekainean sartu zuten preso. Martutenen (Gipuzkoa) egon zen lehenik; geroztik, beste bost espetxetan eduki dute 16 hilabetean: Daroca (Zaragoza, Espainia), Villanubla (Valladolid, Espainia), Valdemoro (Madril, Espainia), Alcala (Madril, Espainia) eta Castello (Valentzia, Herrialde Katalanak). AAMk esan du presoei kalte egitea dela lekualdatzeen helburua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.