Txus Martin presoaren osasun egoera kontuan hartuta, "behin-behineko askatasuna" eskatu zuten haren abokatuek, baina Fiskaltza askatasun eskaeraren aurka agertu da. Etxeratek azaldu duenez, autoak espetxe medikuen informeak soilik hartu ditu kontuan, Txus Martinen "konfiantzazko sikologoek egindako txostenaren edukia erabat baztertuz".
Askatasun eskaera ukatzeko hiru arrazoi eman ditu Fiskaltzak. Batetik, Martin gaixo egonda ere, beste une batzuetan larriago egon dela arrazoitu dute. Bestetik, preso egoteak zuzenean bere gaixotasunarekin harremanik ez duela, edo behintzat, faktore bakarra ez dela. Azkenik, behin behineko espetxealdian egoteko arrazoiak zerrendatu eta "kasu honetan arrazoiak badaudela" baieztatu du autoak.
Etxeratek "ezinbestekotzat" jo du Martin kalean egotea. "Gaur egun euskal preso politikoen artean gaixoen dagoena da, eta bere egoera larria da".
Martinen abokatuek helegitea aurkeztuko dute.