Komunikazioa

Txuskan Coteron izendatu dute Euskal Kazetarien Elkarteko presidente

Lucia Martinez Odriozola ordezkatu du Coteronek. Zuzendaritza batzordea berritu du elkarteak.

Adrian Garcia.
2014ko apirilaren 2a
07:55
Entzun

Azken zortzi urteetan Euskal Kazetarien Elkarteko presidentea izan ondoren, Lucia Martinez Odriozolak postua utzi du; Txuskan Coteronek hartu dio lekukoa. Zuzendaritza batzordea ere berritu du elkarteak; Arturo Trueba izango da presidenteordea. Coteronena izan da hautagaitza bakarra, eta, beraz, automatikoki izendatu dute. Egun BECeko komunikazio arduraduna da, eta Kazetarien Euskal Elkargoko dekanordea. Elkargoko dekano izendatu zuten Martinez Odriozola iragan otsailaren 22an, elkargoa sortzeko batzarrean. Coteron eta Truebarekin batera, Nekane Vado, Juanma Gutierrez, Nekane Lauzirika, Montxo Urraburu, Ernesto Ubierna eta Victor Solis dira zuzendaritza batzordeko kideak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.