Ibarretxek, Azkarragak eta Madrazok osatzen duten Kontseilu Politikoak gaur egin du lehenengo batzarra Ajuria-Enean, eta hantxe bertan egin dute jendaurreko lehen agerraldia, Ibarretxe lehendakaria buru zela.
Mezu zehatza zabaldu nahi izan dute: gatazka konpontzeko bidean uda bitartean ETAk eta Espainiako Gobernuak pausu zehatzak ematen ez badituzte, irailean Jaurlaritzaren Kontseilu Politikoak hartuko duela bakegintza eta normalizazio politikoa bideratzeko ekimena; areago, irailean "ekimen politiko berezia" jarriko dutela abian agertu du Ibarretxek. “Ezinezkoa da ETAren zain egotea edo besteen zain egotea.Zentzu horretan, esan nahi dugu irailerako ezer mugitzen ez bada, guk geuk hartuko dugula ekimena”, esan du EAEko lehendakariak.
Dena den, ez du ekimen horri buruzko xehetasunik eman, "agenda politiko berria" ezarriko duela baino ez. Hala ere, bere Gobernuak hartutako bidearen "bihotza" herri galdeketa egitea dela nabarmendu du Ibarretxek, eta galdeketa egiteko konpromisoa berretsi du. "Bide honen bihotza, euskal gizartearen erabakitzeko eskubidea defendatzea eta kontsulta baten bidez gauzatzea da. Horrela defenditu nuen orain urtebete Madrilgo Gortetean, eta prest gaudegure konpromisoa betetzeko; are eta gehiago, bidea azkeneraino amaitzeko”, esan du.
Politika
Uda bitartean ETAk eta Madrilek urratsik ematen ez badute, "ekimena" Jaurlaritzak hartuko duela iragarri du Ibarretxek
Gasteizen, Ajuria-Enean, egin duten batzarraren bidez eratu da Jaurlaritzako Normalizaziorako Kontseilu Politikoa. Juan Jose Ibarretxeko Jaurlaritzako lehendakariak (EAJ), eta Joseba Azkarraga Justizia sailburu (EA) eta Javier Madrazo Gizarte Gaietakoak (EB) osatzen dute eratu berri den kontseilua, eta bakea zein normalizazio politikoa bultzatzea du helburu. Kontseiluaren egitekoari dagokionez, uda bitartean ETAk eta Esapiniako Gobernuak urratsik ematen ez badute, Jaurlaritzako Kontseilu Politikoak "ekimen politiko berezia" jarriko duela abian iragarri du Ibarretxek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu