Gizartea

Uda egun beroena

Barnealdean 35 gradu pasa egin ditu gaur. Kostaldean bero gutxixeago izan da, itsas brisari esker. Iluntzerako bero hodeiak pilatuko dira.

2010eko abuztuaren 21a
20:07
Entzun
Uda egun betea izan dugu gaur. Atzo eguzkia nagusi izan bazen, gaur ez da egon eguzkiari itzal egingo zionik. 35 gradu harrapatu ditu gaur termometroak barnealdean. Bilboko Nafarroa kaleko markagailuak, esaterako, 35 gradu markatzen zituen arratsaldeko bostetan. Kostaldean ere beroa izan da, baina ez horrenbeste, itsas brisak freskatu dituelako pixka bat bazterrak. Gauerako bero hodeiak espero dira, eta euri arriskua egon liteke.

Eta horrelako egunetan ohikoa denez, jendeak leku freskagarrietara jo du. Hondartzara, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.