Bihar Berrian

Udaberriko barazkien denboraldia abian

Bihar dastatuko dute Lodosan denboraldiko lehen zainzuria, eta horrekin abiatuko dute barazkiaren denboraldia. 

Bihar dastatuko dute Lodosan denboraldiko lehen zainzuria. IDOIA ZABALETA / ARGAZKI PRESS
2016ko apirilaren 8a
11:48
Entzun

Ez dira asko udaberriak dituen barazkiak, baina hala ere, sasoi horrek baditu bere produktuak: zainzuriak, orburuak, ilarrak, kukuluak, babak, baratxuri freskoak... Elikadura adituek diotenez, gainera, oso produktu onak dira; besteak beste, zuntz asko dutelako. Udaberriko barazkieki buruzko erreportajea argitaratuko du bihar BERRIAk, Bizigiro gehigarrian.

Horretaz gain, I-Ener Donazaharren egoitza duen energia berriztagarrien kooperatibari buruzko erreportajea izango da. Asteburuan egiteko hainbat proposamen eskainiko ditu gehigarriak, besteak beste, Euskal Kostaldeko Geoparkea ezagutzeko bisitak. Zinemaren atalean, berriz, datorren astean estreinatuko den Rudyard Kiplingen “The Book Jungle” filmaren berri izango da; eta  gastronomia atalean, Bilboko La Mina jatetxeari buruzko erreportajea irakurri ahal izango da.

Bestalde, gidaririk gabeko autobus zerbitzua aurkeztu dute asteon Donostiako Miramongo Parke Teknologikoan. Horri buruzko erreportajea ere argitaratuko du BERRIAk bihar.

[Youtube]https://youtu.be/OtJhF-w7gmc[/Youtube]

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.