Atzo hasi ziren Udako Gazte Eskoletak Etxarri Aranazen. 150 gazte elkartu ziren. Esperientzia trukaketa, elkar ezagutza, jarduera ezberdinen inguruko hartu emana, aisialdia zein Euskal Herriaren inguruko formakuntza jasotzeko asmotan. Egoera ikusita, atzotik igandera arte egin behar zen Udako Gazte Eskola bertan behera uztea erabaki dute antolatzaileek.
Gaur, Guardia Zibila joan da, eta herria "setiatu" du. Guardia Zibila arratsaldeko 16:00ak aldera alde egin du. Gazte Mugimenduak arratsaldeko 18:00etan haruntz joateko deia egin du.
Udako Gazte Eskolako antolatzaileek prentsaurrekoa eskaini dutearratsaldeko 18:30ak aldera. Bertara Etxarri-Aranazko alkate Juan Bautista Mariñelarena eta Batasunako kide Joseba Permach izan dira. Antolatzaileek azaldu dutenez, Udako Gazte Eskola bertan behera uzteko erabakia hartu dute. Bestalde, Mariñelarenak Guardia Zibilaren jarrera salatu du "herria modu zakarrean okupatu nahi izan dute" eta Etxarriko herriari mantendu duen lasaitasuna eskertu dio.
Gizartea
Udako Gazte Eskolak 18:00tan Etxarrira joateko deia egin du; Guardia Zibila erretiratu egin da
Gazte mugimenduak antolatutako Udako Gazte Eskolak atzo hasi ziren, Etxarri Aranatzen. Gaur, Guardia Zibila hara joan da, eta herria "setiatuta" eduki du arratsaldeko 16:00etan alde egin duen arte, antolatzaileetako batek Berria.info-ri esan dionez. Guardia Zibilak "herriko sarreretan jarri dira", eta jende ugari identifikatu dute, "herriko jendea eta lau gazte". Beraz, arratsaldeko 18:00etan hara joateko deia egin die Gazte Mugimenduak Euskal Herriko gazte guztiei. Antolatzaileek prentsaurrekoan adierazi dutenez, Udako Gazte Eskola bertan behera uztea erabaki dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu