Gaur amaitu da Euskal Herriko Unibertsitateak antolatzen dituen udako ikastaroetako lehen etapa. EHUk jakinarazi duenez, 6.486 ikaslek eta 734 irakaslek parte hartu dute orain arte. Aurtengoak antolatu diren 30. ikastaroak izan dira, eta lehengo urtean baino 456 ikasle gehiago izan dira antolatutako tailer, mintegi, ikastaro, jardunaldi eta kongresuetan. Irakasleen kopurua mantendu egin da.
Bi asteko atsedenaldiaren ostean, abuztuaren 22an martxan jarriko da ikastaroen bigarren aldia. Besteak beste, Bernardo Atxaga eta Luisa Etxenike idazleek, Joxe Arregi teologoak eta Alfredo Martinez elikaduran adituak parte hartuko dute hitzaldietan.
Udako ikastaroen lehen etapan 6.486 ikaslek parte hartu dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu