Udako ikastaroetan izateari uko egin dio Txelisek
DONOSTIA. EHUren Udako Ikastaroetan parte hartzekoa zen ETAko kide izandako Jose Luis Alvarez Santacristina Txelis. Barkatu, bizitzeko mintegian zen hitz egitekoa. Baina Efe berri agentziaren arabera, azkenean uko egin dio, «biktimak ez mintzeko». Atzo bertan jakin zen Txelisek udako ikastaroetan parte hartuko zuela, eta PP horren aurka azaldu zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu