Politika

Udal hauteskundeetan zein Nafarroako Parlamentukoetan parte hartuko du Nafarroa Bai koalizioak

Espainiako Kongresurako hauteskundeetarako osatu zuten Aralarrek, EAk, EAJk eta Batzarrek Nafarroa Bai koalizioa, baina orain, "gizartearen zati bati ordezkaritza bide bateratua" eman zaiola iritzita, 2007an egingo diren udal zein Nafarroako Parlamenturako bozetan koalizioari segida ematea erabaki dute. Beren helburua Nafarroako Gobernua eskuz aldatzea eta ahalik eta udal gehienetan UPNri eta PSNri aurrea hartzea dela azaldu dute. Koaliziora biltzera gonbidatu dituzte Batasuna eta NEB-IUN.

2006ko otsailaren 7a
19:37
Entzun
Nafarroa Bai koalizioan bilduta Nafarroan "aldaketa politikoa" gauzatzea posible dela iritzi diote talde hori osatzen duten alderdieketa kide independenteek, eta aldaketa hori gauzatzeko "ahots erabakigarria" izateko xedez erabaki dute 2007ko udal zein Nafarroako Parlamentuko bozetara elkarrekin aurkeztea.

Uxue Barkos Nafarroa Bairen Espainiako Kongresuko diputatuak adierazi du argi geratu dela beren koalizioak "ekarpen handia" egin diola Nafarroako bizitza politikoari, "gizartearen zati bati ordezkaritza bide bateratua" ahalbidetu diolako.

Gainera, koalizioa zabaltzeko prest daudela adierazi dute Nafarroa Baiko buruek: hala, Batasunari eta IUN-NEBri taldera batzeko deia egin diete, eta aurrerantzean eskaintza hori sakontzeko prest daudela nabarmendu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.