Udalak entzierroko segurtasun neurriak babestu ditu

Gaur goizean Daniel Jimeno Romero 27 urteko espainiarra hil da, lepoan adarkada larria jaso ostean. Horren aurrean, entzierroko neurriak gogorarazi ditu Udalak.

2009ko uztailaren 10a
17:56
Entzun
Gaurko entzierroan adarkadaz korrikalari bat hil den arren, Iruñeko Udalak entzierroan dituzten segurtasun neurriak eta arriskuari buruz ohartarazteko lana babestu ditu, eta entzierroko egun guztietan neurri horiek gogoraraztea beharrezkoa dela nabarmendu du.

Daniel Jimeno Romero 27 urteko espainiarra da goizean Jandillako zezen batek hil duena. Lepoan adarkada eman dio. Telefonican gertatu da ezbeharra.

Udalak gogorarazi du Nafarroako Gobernuko Foruzaingoak goizero korrika egiteko egoera onean daudenei soilik uzten diela ibilbidean sartzen. "Gainera, garbitasun zerbitzuek ibilbide guztia garbitzen dute, lasterka egiteko baldintza ezinhobeetan uzteko".

Horrez gain, Udalak entzierroak hasi baino egun batzuk lehenago substantzia kimikoa botatzen duentzierroaren ibilbidean korrikalariak eta zezenak ez labaintzeko. "Produktu horri esker, irristadak nabarmen gutxitu dira", Udalaren esanetan. 2005etik aurrera hartu den neurria da hori eta arrisku handieneko tarteetan ematen dute: Mercaderes eta Estafetako bihurgunetan.

Udalaren web orrian ere entzierroan lasterka egiteko aholkuak agertzen dira, eta hartu beharreko neurrien inguruko panfletoak banatzen dituzte. Beraz, berriro segurtasun neurriei kasu egiteko deia egin du Udalak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.