Getxoko Udaleko gizarte zerbitzuak Aldapa auzoan etxegabetu duten familiarekin bildu dira, kaleratze agindua bete ondoren. "Ostatua eta laguntza" eskaini dizkiote sendiari, haien egoera eta egon daitezkeen aukera posibleak aztertzen dituen bitartean.
"Udalak senar-emazteak eta 28 eta 20 urteetako semeek osatutako familiari bere eskaintza berretsi dio, kasua ezagutu zuenean egin zuen bezala", adierazi du udalak ohar batean.
Gainera, antzeko egoera jasateko arriskuan dauden familiei edo pertsonei gizarte zerbitzuetara jotzeko deia egin die. "Era horretan, laguntza ahalik eta lasterren bideratzen hasi ahal izango da, aipatutako egoeratara ez heltzeko".
Arratsaldean, udaletxean egindako batzarrean, udalaren inplikazioa eskatu dute kaleratutako familiaren lagunek eta auzotarrek. Udaletxean nahiz kanpoaldean, herritar ugari elkartu dira. Etxegabetutako familia prozesuan "babesgabetasun egoeran" egon dela salatu du PAH Sendia plataformako ordezkari batek.