Politika

'Udalbiltza auzia' artxibatzeko eskatu dute inputatuek

Euskal eragileekin bilerak egingo dituzte.

2007ko abenduaren 7a
14:12
Entzun
Udalbiltza auziko auzipetuek kasua artxibatzeko dei egin dute gaur berriz ere eta, aldarrikapen hori ozenagoa izan asmoz, euskal eragileekin bilerak egingo dituzte. Auzi hori ere "Euskal Herriaren kontrako erasoa" dela esan dute, "nazio erakundea sortzeagatik egingo dutelako epaiketa". Ez dakite oraindik noiz egingo dieten epaiketa.

Beste "auzi politikoak" ere bertan behera uzteko exijitu du Maribi Ugarteburuk Udalbiltzako inputatuen izenean, eta zigortuak izan diren lagunak aska ditzatela. Horretaz gain, lehengo eta gaurko hautetsiei, eta "Euskal Herria aintzat" hartzen duten herritarrei dei egiten diete "gogoz, umorez eta indarrak batuta" jardun dezatela nazio eraikuntzaren alde lanean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.