politika

Udalbiltza berrantolatzeko atxikimendu kanpaina abiatu dute

6.500 gutun banatuko dituzte hautsien artean, Euskal Herriko udalen erakundeak hasierako "espiritu" bera izateko.

2012ko maiatzaren 24a
19:05
Entzun

Udalbiltza berriz ere antolatzeko asmotan, atxikimendu kanpaina abiatu dute berrosaketa lanetan ari diren hainbat hautetsik. Gaur goizean Donostian egindako aurkezpenean azaldu dutenez, 6.500 gutun bidaliko dizkiete hautetsiei, berrantolaketari atxikimendua eman diezaieten. Sentsibilitate politiko guztietako hautetsiengana joko dutela azaldu dute, 1999an sortutako Euskal Herriko udalen erakundeak orduko "espiritu" bera izateko.

Iker Elizalde (Hendaiako zinegotzia), Igor Eguren (Ordizia alkatea), Iratxe Lopez de Aberasturi (Gasteizko zinegotzia) eta Ruben Gomez (Ligiko alkatea) izan dira agerraldian.

Igor Eguren Ordiziako alkateak jakinarazi duenez, dagoeneko lanean ari diren beste erakunde administratibo batzuekin harremana izateko berrantolatu nahi dute Udalbiltza. Berregituratu nahi duten erakundea zazpi herrialdeak aintzat hartzen dituen erakunde instituzional gisa aurkeztu dute.

Urte eta erdi igaro da Espainiako Auzitegi Nazionalak Udalbiltzaren aurkako auziari buruzko absoluzio epaia eman zuela. Nazio instituzioan lan egiteagatik 2003an espetxeratu zituztenak kartzelaratzeko arrazoirik ez zela ebatzi zuen, eta Udalbiltza bera ere ez zela legetik kanpo jarri behar.

Epaiak Udalbiltzari jarduteko zilegitasuna aitortu izanak berriro piztu zuen Euskal Herri osoko udaletan oinarritutako nazio erakundea berpiztu beharrari buruzko hausnarketa. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.