Udalbiltza

Udalbiltza berrantolatzeko beharra azaldu dute hautetsiek

Ezker Abertzaleak kudeatzen duen Udalbiltzako kideek Udalbiltzaren berrantolaketarako bidean "urratsak" emateko asmoa adierazi dute gaur. "Nazio eraikuntzarako proposamenean azpimarratzen den nazio mailako instituzioak bultzatzeko beharrarekin" bat datozela esan dute, eta "Udalbiltzaren antolaketa zabala berreskuratu eta dinamizatu" behar dela. Uda baino lehen batzar irekia egiteko "beharra" ikusten dute, eta batzarra bultzatzeko "35 eguneko atxikimendu prozesua" zabaldu dute.

2004ko maiatzaren 15a
18:19
Entzun
Prentsaurrean agertu direnek 1999ko irailaren 18an Udalbiltzaren eratze ekitaldian aldarrikatuko bost oinarriak berretsi dituzte; 2002ko azaroan Udalbiltzak plazaratutako Euskal Herriaren Eskubideen Kartarekin bat datozela esan dute; eta "Udalbiltza berrantolatzeko ahalegin oro" bultzatuko dutela, "beti ere herri honen hitzaren ondorioz emandako zilegitasunezko emaitzak errespetatuz".

Beraz, uda baino lehen "irekia izanen den batzarra" egiteko beharra ikusten dute, "Euskal Herriko udal hautetsi guztiei gonbidapena luzatuz".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.