Euskal Herrian datozen hilabeteetan udal hauteskundeak egingo direla-eta (maiatzaren 27an Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan, eta 2008an Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan), Udabiltzako berrantolatzeko eskatu dute gaur hainbat eragilek Bilbon, Euskalduna Jauregian emandako prentsaurrekoan. “Bizirauteaz gain, Euskal Herriak erronka eta premia berriei aurre egin behar die. Udalbiltza behar du. Orain behar du, gainera. Garai garrantzitsuan barneratuta gaude eta Euskal Herriak nazio gisa jokatzeko tresneria behar du, tresneria nazionala”.
1999an sortu zuten Udalbiltza euskal hautetsiek. Gero, ETAk 2000an su-etena hautsi zuenetik, bitan zatitu zen: EAJren eta EAren hautetsiek osatutakoa bata, ezker abertzalearen hautetsiek osatutakoa beste. Eragileon arabera, erakunde berrantolatuak 1999an onartutako printzipioak izan beharko lituzke.
Udalbiltzaren berrantolaketa euskal herritarrek emandako “boz demokratikoen arabera hautatutako pertsonekin” egin beharko litzateke.
Alderdi politikoei dei egin diete “zatiketa” gainditzeko, eta hautagaiei Udalbiltzako kide izateko borondatea adierazteko.
Argazkian, eragileak gaurko agerraldian, Bilbon. (Argazki Press).
Udalbiltza berrantolatzeko eskaera egin dute
"Euskal Herriak nazio gisa jokatzeko tresneria nazionala behar du", hainbat eragileren arabera. Erakundearen berrantolaketa euskal herritarrek emandako “boz demokratikoen arabera hautatutako pertsonekin” egin beharko litzateke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu