Udalbiltza Diada eguneko giza katean izango da, ANCk gonbidatuta

2013ko irailaren 6a
12:37
Entzun

Maite Iturre Nazioarteko arduraduna buru duen Udalbiltzako ordezkaritza bat Via Catalanan izango da, gaur erakundeak jakinarazi duenez. ANC Kataluniako Biltzar Nazionalak eta independentziaren aldeko udalen elkarte AMIk gonbidatuta joango dira Diadara.

Irailaren 10ean Vicen izango da Udalbiltzako ordezkaritza ekitaldi batean, alkateak gonbidatuta. Hain zuzen, AMI elkarteko lehendakaria da Viceko alkatea: Josep Maria Vila d'Abadal. Irailaren 11n, Diadaren egunean, Kataluniaren independentziaren aldeko giza katean parte hartuko du biltzarrak, Bartzelonan, erdi-erdian: Gracia Pasealekuan.

Irailaren 12an,, berriz, bi bilera izango ditu: ANCrekin Bartzelonan eta AMIrekin Vicen. Azken horretan, AMIko presidenteaz gain, Arenys de Munteko alkatea ere egongo da, besteak beste —Arenys de Munten hasi ziren independentziaren aldeko herri erreferendumak egiten, 2009an—.

"Euskal Herria bezala, estaturik gabeko nazio bat da Katalunia, eta Udalbiltzak babestu egiten du hango burujabetza prozesua. Europan estatu berri bat izan nahi du Kataluniak, eta horretarako erabaki eskubidea baliatu nahi dute. Galdeketaren aldeko jarrera du Udalbiltzak, ariketa demokratikoa baita, eta alde horretatik ere gure babesa eskainiko diegu katalanei" azaldu du.

Urriaren 21 eta 22an, berriz, Kurdistanen izango da Udalbiltza, bake prozesuetan udalek duten paperari buruzko konferentzia batean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.