Bakea «jarduera armatuaren amaiera» baino askoz gehiago dela esan du Udalbiltzak (R) Aberri Egunaren harira ateratako oharrean. «Oinarri sendoen gainean eraiki behar da, ezinbestekoa da egiazko adiskidetze soziala, eta, horretarako, esfortzu kolektiboa egin behar dugu». Ezker abertzalearen «estrategia aldaketa» txalotu du, baina eskatu dio azaltzeko zergatik egin duen orain eta ez lehenago.
Hautetsi independentistek Udalbiltza berrantolatzeko egindako deiari buruz galdetu du zer zentzu duen dagoeneko osatuta dagoen zerbait berriz osatzeak. «Udalbiltza osatzen dugunok 1999an sinatutako printzipioen gainean jarraitzen dugu lanean».
Udalbiltza: «Ezinbestekoa da egiazko adiskidetze soziala»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu