Udalbiltza

"Udalbiltza suspertzeko" batzarrerako deia egin dute datorren larunbaterako ezker abertzaleko hautetsiek

Ezker abertzaleko hautetsien ekimenez, Udalbiltzaren batzarra egingo da datorren larunbatean Bilboko Arriaga Antzokian, hain zuzen ere, erakunde hori suspertzeko xedez. Zatiketa gainditu eta, berriro ere, Udalbiltza bakarrera jotzeko urratsa eman nahi dutela azpimarratu dute.

2004ko ekainaren 19a
13:37
Entzun
Datorren larunbatean hasiko dute ekimenaren helburua berriro ere Udalbiltza erakunde nazional bakar eta bateratua izatea dela agertu dute batzarraren bultzatzaileek: "Ez dakigu datorren larunbatean lortuko dugun, lehen urratsa da. Gutunak bidali ditugu, elkarrizketak izan ditugu, eta horretan ari gara. Helburua erakunde bakarrean batzea da, edo, gutxienez, adierazpen bakarrean", esan du Zizur Nagusiko (Nafarroa) talde independenteko zinegotzi Enrique Miramonek.

Udalbiltza suspertzeko asmo horretan, talde independenteetako, EAJko zein EAko hautetsiekin izan dituztela harremanak agertu dute larunbateko ekimenaren bultzatzaileek, eta, orain arte, 700 bat hautetsi ados agertu direla helburuarekin. Haien artean, jeltzaleak eta EAkoak ere badirela nabarmendu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.