Bihar izango da Aberri Eguna, eta Udalbiltza-Udalbidek (EAJko eta EAko hautetsiek osatua) gaur helarazi du mezua, Uztaritzen (Lapurdi) egindako ekitaldian: Euskal Herriko zazpi lurraldeak "egitura politiko" berean nahi ditu, eta hori "prozesu baten ondorio" izango dela uste du.
Hala, Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan orain lehentasunak euskararen ofizialtasuna eta departamendua direla iritzi diote EAJk eta EAk, eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako marko politiko berria eskatu dute. "Ahalik eta akordiorik zabalena lortu nahi dugu [hiru lurraldeotarako]. Ez dugu ezer inposatu nahi, baina ez dugu onartuko [Espainiako Estatuak] gehiengoaren nahia galaraztea", adierazi du Julian Eizmendi Udalbiltza-Udalbideko lehendakari eta Azpeitiko (Gipuzkoa) EAJko zinegotziak.
Helburu horiek lortzeko asmoz, "soilik bide demokratikoak eta politikoak" erabili behar direla esan du Eizmendik.
Aberri Eguna
Udalbiltza-Udalbidek "akordio zabala" eskatu du Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako marko politiko berria lortzeko
EAJko eta EAko hautetsien erakundeak Uztaritzen ekitaldia egin du gaur, Aberri Egunaren bezperan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu