Oinarrizko Hitzarmen Demokratikoa sinatu duten 52 eragilerekin bildu nahi dutela azaldu dute Udalbiltzako kideek "hausnarketa konpartitu eta elkarlana bultzatuz, Konponbiderako Mahaia datorren Aberri Egunean errealitatea izan dadin".
Azpimarratu dute prozesua bultzatzeko prest daudela, "bai aurreko fase honetan urratsak emateko, eta baita fase erabakiorrera gaia emateko, nola balizko herri galdeketan zazpi lurraldeetan dituen giza baliabide guztiak bere zerbitzura jartzeko".
POlitka
Udalbiltzak babes osoa eman dio Hitzarmenerako Mahaiari
Udalbiltzak eta Nazio Eztabaidagunetik sortutako Hitzarmenerako Mahaiak bilera egin dute, gaur, eta Udalbiltzak bere babes osoa eman dio Hitzarmenerako Mahaiari. Haiek Oinarrizko Hitzarmen Demokratikoa hitzartu izana eta martxotik hona egindako bidea txalotu egin du Udalbitzak, "abstrakzioaz haratago, gatazka konpontzeko teoriatik praktikara pasatzeko saio nabaria abian jarri dutelako".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu