udalbiltza auzia

Udalbiltzak badu kanta ere

Jon Garmendia 'Txuria' bertsolariak egin du letra eta Esne Beltza taldeak musika. "Kanta alaia da, duintasunezko mezuz jantzia, eta mugimendu bizikoa", diote auzipetuek. "Horrelakoa nahi dugu izatea Euskal Herrian josten doan elkartasun eta salaketa sarea". Uztailaren 15ean hasiko da epaiketa, eta 17an manifestazio nazionala izango da Bilbon.

2010eko uztailaren 3a
19:48
Entzun
Udalbiltza auziak badauka kanta ere, eta gaur aurkeztu dute Andoainen, Martin Ugalde Kultur Parkean. Jon Garmendia Txuria bertsolariak egin du letra eta Esne Beltza taldeak musika. "Kanta alaia da, duintasunezko mezuz jantzia, eta mugimendu bizikoa. Horrelakoa nahi dugu izatea Udalbiltza auziaren inguruan Euskal Herri osoan josten doan elkartasun eta salaketa sarea", esan dute gaur auzipetuek.

Uztailaren 15ean hasiko da epaiketa, Espainiako Auzitegi Nazionalean. 22 auzipetu daude eta 10 eta 22 urte arteko kartzela zigor eskaerak egin dituzte haien aurka, ETArekin lotura dutelakoan. 2003an egin zuten Euskal Herriko udalen elkartearen aurkako operazioa.

Epaiketa hasi eta bi egunera auziaren kontrako manifestazio nazionala izango da Bilbon (17:30, Casilla plaza). Udalbiltzako auzipetuek eta Euskal Herriko hainbat eragilek dute egina deia, Udalbiltza aske! Bai Udalbiltzari. Bai Euskal Herriari lelopean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.