Udalbiltzak ospatu du Lizarrako estatutuaren 75. urteurrena, Guardia Zibila galerazten saiatu den arren

Lizarrako Foruen plazan ziren Udalbiltzako kideek Lizarrako estatutuaren 75. urteurrena ospatzekoak, baina goizean goizetik Guardia Zibilak hartu ditu kaleak. Ekitaldia kalean egiteko baimenik eskatu ez dutela, eta eginez gero poliziek eragotziko zutela ohartarazi dute. Udaletxean egin dituzte ekitaldiak,

2006ko ekainaren 10a
20:16
Entzun
Lizarrako alkate errepublikarra izandakoari, Fortunato Agirreri, omenaldia egiteko asmoa zuen Udalbiltzak, gaur, Lizarrako Foruen plazan.Agirre 1936an fusilatu zuten frankistek, eta haren lana gogoratzeko Agirreren hainbat senitartekorekin ospatzekoak ziren, baina Guardia Zibilak ez du ekitaldia egiten utzi, esanez, baimenik ez zutela horretarako, eta bestela esku-hartuko zutela.

Beraz, udaletxean egin behar izan dute ekitaldia. Omenaldiaz gain, Josu Txueka historiagileak hitzaldia eman du Lizarrako estatutuaren dokumentuak Euskal Herria instituzionalki osatzeko izan duen garrantziaz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.