Udalbiltzan parte hartzea «hautu pertsonala» da
Itxaso Atutxa BBBko presidenteak iaz adierazi zuen Udalbiltzaren Donostiako batzarrerako «alderdi moduan» ez zutela gonbidapenik izan. Udalbiltzak zehaztu zuenez, alderdi eta koalizioek ez zuten atxikimendu deirik jaso, udal hautetsiek baizik; udaletxeetara igorri zituzten gonbidapen txartelak. Aizpuruak argitu nahi izan zuen udalbiltzakide izatea «pertsonalki egindako hautua» dela. «Nik ez dut siglarik jarri izenaren ondoan. Batzarrean geunden guztiak Udalbiltzakoak ginen. Ziur nago inork ez zuela pentsatzen ondoan zeukana zein alderditakoa zen»..
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu