politika

Udalbiltzaren aurka epaiketarik ez egiteko eskatu dute

Pasaian eta Lezon elkarretaratzeak egin dituzte.

2010eko martxoaren 13a
16:11
Entzun
Aurki has daiteke Udalbiltzaren kontrako epaiketa, eta gaur ere horren aurkako ekimenak egin dituzte. Oarsoaldea eskualdean Pasaian eta Lezon elkarretaratzeak egin dituzte, eta epaiketarik ez egiteko eskatu dute.

Pasaiako bilkuran herriko lau barrutietako 35 eragiletako ordezkariak batu dira, San Pedroko plazan: taldeak, elkarteak, alderdi politikoak... Haien artean zen Juan Carlos Alduntzin auzipetu eta Pasaiako alkate ohia.

2003an egin zuten Udalbiltzaren aurkako operazioa, eta 22 auzipetu daude. Fiskaltzak 240 urteko espetxe zigorrak eskatu ditu haien aurka. 22 auzipetuetatik bost Oarsoaldekoak dira: Alduntzinez gain, Xabier Alegria eta Imanol Esnaola lezoarrak, eta Xabier Iragorri eta Larraitz Sanzberro oiartzuarrak -Iragorri Oiarzungo alkate izandakoa da-.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.