Udalbiltzaren Elkarteak, Udalbiltza Partzuergoak eta Euskal Garapen eta Kohesio Funtsak ezingo dute bi urtez inolako jardun publiko, pribatu edo instituzionalik aurrera eraman. Halaber, elkarte horien kontu guztiak blokatuko dituzte eta areto eta egoitza guztiak itxiko dizkiete.
Garzonek plazaratu berri duen ebazpenaren arabera, "ETAk gidatzen duen sarearen menpeko" dira hiru elkarte horiek , eta haien arduradunek bazuten mendekotasun horren berri. Ondorioz, elkarte horietako arduradunek ETAren zerbitzura jokatzen zutela ebatzi du.
Apirilaren 30ean abiatu zuen Garzonek ezker abertzalearen inguruko Udalbiltzaren operazioa, erakunde horretako kideen aurka sarekada bat eginez. Karmele Urbistondo, Lander Etxebarria, Larraitz Sanzberro, Oskar Goñi, Mirian Campos, Txema Jurado, Leire Idoiaga eta Eider Casanova atxilotu zituzten lehen kolpe hartan, eta guztiak espetxeratzeko agindua eman zuen Entzutegi Nazionaleko epaileak. Maiatzaren 23an, berriz, Loren Arkotxa Udalbiltzako lehendakaria eta beste lau lagun —Miren Josu Aranburu, Imanol Esnaola, Xabier Alegria eta Joseba Garmendia— espetxeratzeko agindua eman zuen Garzonek (Alegria eta Garmendia kartzelan zeuden lehenagotik). Maiatzaren 23an espetxeratutako horiek, Entzutegiak deitu eta deklaratzera joan ostean espetxeratu zituzten.
Udalbiltza
Udalbiltzaren baitako hiru elkarteen jarduna bi urtez eteteko autoa plazaratu du Garzonek
Aurretik iragarri zuen bezala, ezker abertzalearen inguruko Udalbiltzaren baitako hiru elkarteen jarduna eten du Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak. Etetzea bi urtekoa dela zehaztu du, gainera, gaur plazaratutako autoaren bidez. Garzonen arabera, Udalbiltzaren Elkartea, Udalbiltza Partzuergoa eta Euskal Garapen eta Kohesio Funtsa Udalbiltza finantziatzeko "pantaila legalak" dira, ETAren menpekoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu