Lau proiektu zehatzetan erabiltzeko, 100.000 euroko diru laguntza eman zion Gipuzkoako Diputazioak Udalbiltzari 2014an. Proiektu horietako bat Nafarroako eta Lapurdiko hainbat herriri zuzenduta zegoen, eta Carlos Urkijo Espainiako Gobernuaren ordezkariak salaketa jarri zuen, Gipuzkoako Diputazioak bere eskumenetan sartzen ez den laguntza bat onartu zuela argudiatuta. Administrazioarekiko Auzitegiak arrazoia eman dio Urkijori, eta diputazioa behartu du 100.000 euroko laguntza hori errekuperatzera.
Hain justu, Urkijok joan den astean jakinarazi zuen Gasteizko Udalak Udalbiltzari emandako laguntza baten kontra egin duela.