'Udalbiltza auzia'

Udalbitzaren alde elkarrateratzera deitu dute EAk, Aralarrek, Alternatibak, EAJk eta ezker abertzaleak

Auzipetuei elkartasuna adierazi eta babesa agertzeko larunbatean 12:30ean egingo dute bilkura Gasteizko Plaza Berrian. Auzipetuentzat absoluzioa eskatuko dute.

2010eko urriaren 21a
18:56
Entzun
Larunbatean elkarrateratzea egingo dute EAk, Aralarrek, Alternatibak, EAJk eta ezker abertzaleak Gasteizen 12:30ean Udalbiltzako auzipetuei elkartasuna adierazi eta babesa agertzeko. Gasteizko zinegotzi eta zinegotzi ohiek aurkeztu dute ekimena gaur eguerdian, eta Udalbiltzak 1999ko irailean batzar sortzailean azaldu zituen bost helburuen alde lan egitea "zilegi" dela esan dute.

Gaurko agerraldian Udalbiltza auzian>/em> eskubide zibil eta politikoak "zapaltzen" ari direla salatu dute. Horregatik akusazio publikoa bertan behera uzteko eskatu diote fiskal nagusiari, eta aldi berean, epaituak izaten ari diren 21 lagunentzat absoluzioa eta askatasuna eskatu dute.

Epaiketak urriaren 25, 26 eta 27an jarraituko du: froga dokumentalen, aldeen kalifikazioen eta ondorioen txanda izango da. Orduan amaituko da epaiketa. Sententzia ematea faltako da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.