EUSKAL HERRIA

Udalek bake prozesuetan duten funtzioaz, konferentzia batean izango da Udalbiltza Kurdistanen

Bihar eta etzi egingo dute konferentzia; Maite Iturre Udalbiltzako lehendakariordeak ponentzia bat aurkeztuko du bertan igandean. Bideoa: Maite Iturreren adierazpenak. [Youtube]http://youtu.be/HdZGZ4VH0Zs[/Youtube]

2013ko irailaren 20a
14:45
Entzun

Larunbat eta igande honetan Udalbiltzak Kurdistanen Udalen papera bake prozesuetan konferentzian parte hartuko du, GABB Kurdistango udal elkarteak gonbidatuta. Hitzaldi bat emango du Udalbiltzak igandean; ponentzia Udalbiltzako lehendakariorde eta Nazioarteko arduradun Maite Iturrek aurkeztuko du.

Hitzaldi horretan, Iturrek adieraziko du Euskal Herrian azken mendeetan askotariko indarkeria egon dela, eta, ETAk jarduera armatua utzi zuela bi urte igaro badira ere, oraindik gatazkaren ondorioak ez direla amaitu. Euskal Herrian bizikidetzan urratsak egiteko beharra nabarmenduko du, eta urrats horiek egiteko herri eta udalek ekarpen handia egin dezaketela defendatuko du.

Halaber, Udalbiltzari buruzko azalpen batzuk emango ditu Iturrek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.