Udalek baketzean "zeregin garrantzitsua" bete dezaketela uste du Udalbiltzak

2013ko urriaren 10a
15:04
Entzun

Alkateen bake konferentzian da Udalbiltza Euskal Herriko udal eta udal hautetsien biltzarreko presidente Mertxe Aizpurua, eta konferentziaren tankerako ekimenek bakeari egin diezaioketen ekarpena goraipatu du erakundeak: "Udalbiltzaren iritziz, horrelako ekimenek garrantzia dute bakea eta bizikidetza lortzeko bidean".

Udalbiltzak uste du "kontzeptu eta jarrera subjetiboetan sartu baino gehiago, aurrera begirako lana" dela egin beharrekoa. Horien artean hiru nabarmendu ditu: "Aitortu biktima asko eta askotarikoak egon direla, giza eskubideak defenditu eta horiek sustatu, eta bizikidetzarako neurriak hartu eta garatu".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.