UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak larunbatean Udalerri Euskaldunen Eguna ospatuko du Beran (Nafarroa). Euskarak elkartzen gaituelako lelopean goizetik hasi eta arratsalderarte musika eta festa giroarekin nahastuta euskararen aldeko aldarrikapena nagusi izango dira.
Horrez gain, egun horretan zazpi herrik UEMAn sartzeko egindako eskakizuna onartuko dute batzar nagusi batean, 10:00etan. UEMAn Nafarroatik Bera, Araitz, Larraun eta Etxalar, Gipuzkoatik Amezketa eta Elgeta eta Bizkaitik Busturia sartuko dira igandean.
euskara
Udalerri Euskaldunen Eguna ospatuko dute Beran larunbatean
Egun horretan zazpi herri UEMAn sartuko dira: Nafarroako Bera, Araitz, Larraun eta Etxalar Gipuzkoako Amezketa eta Elgeta eta Bizkaiko Busturia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu