Udalerri euskaldunen eguna ospatuko dute lehen aldiz ekainaren 14an Tolosan. Egitaraua eta bideoklipa aurkeztu dituzte, Amets Arzallusen letrarekin eta Emon-en musikarekin. Udalerriak izango dira jaiko protagonista.
Tolosaldea 28 herrik osatzen dute, ia erabat euskaldunak dira horietako asko, eta Tolosak jokatu behar duen rola garrantzitsua dela adierazi du Ibai Iriarte alkateak. "Eskualde buru izanda, badu ardura berezi bat euskararekiko".
Herriko taldeak ari dira eguna antolatzen, batik bat Galtzaundi euskara elkartea. Egun horren aurretik, hitzaldiak eta bestelako ekintzak egingo dituzte, guztiak ere euskararen jiran.