Alderdien Legea

Udaletan Alderdien Legea betetzen den ala ez ikertzeko agindua eman du Estatuko Fiskaltza Nagusiak

Espainiako fiskalburu Candido Conde Pumpidok Euskal Herriko hainbat udaletan Alderdien Legea betetzen ote den ikertzeko agindua eman du. Erabakia iragan abenduaren 29an PPk eta PSOEk hitzartutako Itun Antiterroristaren bileraren ostean hartu zuen Estatuko Fiskaltza Nagusiko fiskalburuak. Izan ere, PPko ordezkariek bileran salatu zutenez, "Euskal Herriko udal askotan legez kanpo dauden alderdien eta herri plataformen ordezkariak bileretara joan, proposamenak aurkeztu eta eztabaidetan parte hartzeko aukera dute".

2005eko urtarrilaren 4a
16:07
Entzun
PPk abenduaren 29an egindako bileran ikertu beharreko hainbat udalen zerrenda proposatu zuen. Espainiako fiskalburuak bereziki Gipuzkoako bost udal aztertzeko agindua eman du, "legez kanpo egon arren, Batasuna delako udal horiek kudeatzen dituena". Conde Pumpidok emandako aginduaren helburua "Euskal Herriko udaletan normaltasun politikoa" izatea dela azpimarratu dute Estatuko Fiskaltza Nagusiko iturriek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.