Euskara sustatzeko eta euskalgintza babesteko Akordio Soziopolitikoko eragileek gaur esan dute "udaletan ere hizkuntza politika azkartu" egin behar dela eta, horretarako, "euskararen ordenantza eredugarriak eta udalerrietarako hizkuntza politika egokirako irizpideak" aurkeztu dituzte.
Irizpideen artean, "euskararen normalizazioa planteatzerakoan unibertsalki onargarriak diren oinarri juridikoak aitortu" behar direla diote, "hizkuntza komunitate guztiek eskubide maila bera dute euren lurralde historikoetan". Haien ustez, "udal mailan ere euskarari ofizialtasuna eta lehentasuna eman behar zaio, plangintza malguak behar dira errealitatean oinarrituak eta mailakatuak, udalerrietan dinamika politiko, sozial, kultural eta ekonomiko eraginkorrak abian jarri behar dira...".
Euskal hizkuntza komunitatea berrosatzeko, berriz, "herri-gogoa, Euskal Herria euskalduntzeko kontzientzia eta borondatea, ezinbesteko eta oinarrizko osagaia da". Berrosatze prozesu horretan, "ordenantzak horretarako tresna izan nahi du", esan dute eragileek.
Akordio Soziopolitikoa 2004ko azaroan sinatu zuten euskararen normalizazioa bultzatzeko xedearekin. Kontseiluak sustatutako akordioa da eta hainbat alderdi politiko eta sindikalek osatzen dute: ANV-EAE, Aralar, Batasuna, EA, EHNE, ELA, ESK, Hiru, LAB, STEE-EILAS, Zutik eta Kontseiluak.
euskara
Udaletan ere hizkuntza politika azkartu egin behar dela diote Akordio Soziopolitikoko eragileek
"Euskararen ordenantza eredugarriak eta udalerrietarako hizkuntza politika egokirako irizpideak" aurkeztu dituzte gaur.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu