Kale erasoa

Udaltzain ohi baten autoari eraso egin diote Lezon

Errenteriako (Gipuzkoa) udaltzain ohi baten autoa erre zuten atzo gauean bi ezezagunek Lezon (Gipuzkoa). Herrizaingo sailaren arabera, eraso atzo gaueko 21:45ean gertatu zen, Lezoko Lopene plazan, bi pertsonek Alfa Romeo motako auto baten kristalak apurtu, erregaia bota eta sua eman ziotenean. Herrizaingo sailak ez du autoaren jabeari buruzko daturik eman nahi izan.

2004ko martxoaren 24a
15:56
Entzun
Herrizaingo sailak jakinarazi duenez, kiskalita gelditu den autoaren jabea udaltzaina izan zen Errenterian, eta egun toxikomanoentzako zentro batean dago. Ertzainek beraiek itzaldu dute sua, auto barruan izaten dituzten hautsezko su-itzalgailuak erabiliz. Herrizaingo sailak ikerketa zabaldu du eraso hori egiten dute bi lagunen nortasuna jakiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.